Aurten, 2024ko Erreginaren Kopako Kamiseta Ofizialaren diseinuak keinu bat egiten dio klubaren historiari. Txapelketarako bereziki sortutako Bera Beraren eskubaloiko kamisetaren diseinuak errugbi taldeak duela 20 urte klubaren lehen titulua lortzeko erabili zuen kamiseta gogorarazten du; 2004ko maiatzean Kopa bat izan zen.
Gipuzkoako hiriburuko emakumezkoen eskubaloi taldeak ekipamendu berri honekin irabazi du txapelketa.
XLV Erreginaren Kopa Donostian ospatu da aurten ere, Ilumben. Hauek izan dira talde donostiarraren partiduak:
- Final-laurdenak
Ostirala - 20:30
Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopako finalerdiak jokatuko ditu Atletico Guardesi irabazita (35-23).
- Finalerdiak
Larunbata - 19:45
Gipuzkoako eskubaloi taldea Costa del Sol Malagarekin neurtu da finalerdian, Super Amara Bera Beraren garaipenarekin. Malagako eskubaloi taldea uste baino erosoago gainditu du (30-25).
- Finala
Igandea - 13:30
Bera Berak ez zuen bere intentsitatea jaitsi finalean bere eskubaloirik onena jokatu zuen partidu kontrolatu batean. Finalean Aula Valladolid gainditu zuen (32-24) eta Illunben irabazi zuen.
Garaipen honekin, Super Amara Bera Berak zortzigarren titulua eskuratu du etxean, Donostian.